
Euskaraz hitz egiten badakizu? Euskaraz hitz egiteko gaitasunik eduki ez arren, zerbait uler dezakezu? Konturatu al zara, orduan, elkarrekin euskaraz egin dezakegula? 11 egun euskaraz, egingo al dugu proba?
BERRIAK
‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ bisitan izan ditugu Elgetan
Barikuan emango diogu hasiera Euskaraldiari eta Ahobizi eta Belarriprest bisitan izan dira gaur herrian. Herriko txoko askotan izan dira, eta ikusi dute elgetar ugarik egin dutela bat Euskaraldiarekin. Esan dute Euskaraldia ariketa serioa dela eta komeni dela...
Elgetako ahobizi-ek eta belarriprest-ek liburutegian jaso ditzakete Euskaraldiko txapak
Domekan hasi ginen txapak banatzen eta Elgetako 120 ahobizi eta belarriprest pasa ziren Ozkarbipean ipini genuen mahaitik. Oraindik, ordea, txapa asko daude banatzeko eta udal liburutegiaren bitartez egingo dugu banaketa herrian. Hala, hauxe duzue txapak jasotzeko...
Euskaraldiko haize berria izan dugu gaur Elgetan
Pozik gaude elgetarrengandik gaur jasotako erantzunarekin. Eguerdi aldera ipini dugu mahaia Ozkarbipean eta asko izan zarete bertaraino gerturatu zaretenak. Batzuk Euskaraldiko txapa jasotzera etorri zarete eta esan beharra dago 75 bat banatu ditugula. Izen-emateetan...