Barikuan emango diogu hasiera Euskaraldiari eta Ahobizi eta Belarriprest bisitan izan dira gaur herrian. Herriko txoko askotan izan dira, eta ikusi dute elgetar ugarik egin dutela bat Euskaraldiarekin.

Esan dute Euskaraldia ariketa serioa dela eta komeni dela Euskaraldia batzordetik zein Topagunetik emandako jarraibideak kontuan hartzea. Ariketa serioa izateak, ordea, ez du esan nahi dibertigarria eta berritzailea izango ez denik; izan ere, Ahobizi-k eta Belarriprest-ek badute itxaropena Euskaraldiak sorpresa atsegin ugari ekarriko dituela.

Euskaraldian izena eman eta oraindik txapa jaso ez dutenek badakite liburutegian dutela prest. Izena emateko daudenak, berriz, hemen edo liburutegian zein udaletxean bete dezakete eskuorria.