Elgetako Euskaraldia batzordeak antolatuko dituen ekintzak finantzatzeko martxan jarritako zozketako sarituak badoaz agertzen. Herriko ostalari, dendari eta askotariko establezimenduen laguntzarekin antolatu den zozketak emaitza onak eman ditu, eta orain babesleek emandako sariak banatzeko unea da.

Agertzeko daude oraindik Maialde landetxeko, udal liburutegiko zein Rincon de Lola tabernako sarien irabazleak.

Urriaren 28an amaitu zen saritutako zenbakiak aurkezteko epea eta orain ordezko zenbakien txanda da hilaren 15era arte. Adi beraz zenbaki hauei: 0487 (liburutegiko saria), 0030 (Maialde landetxeko saria) eta 0327 (Rincon de Lola jatetxeko saria).

Banatutako sariak

Dagoeneko banatuta dauden sariak dira: Bolatoki jatetxeko bi kriantza botila, Elkoro botikako produktu sorta, Goikoetxe harategiko bi txuleta eta ardo botila bat, Haizea tabernako bi lagunendako hamarretakoa, Ilea ileapaindegiko produktu sorta, Berria egunkaria jasotzeko astebeteko harpidetza Julian kioskoak eskainia, ordubeteko masaje saioa Saioa masajeak-en eta Ugari dendako produktu sorta.

Eskerrik asko Euskaraldia batzordetik sariak eskaini dituzte komertzioei eta zerbitzuei, eta baita ere zozketako txartelak erosi dituzuen guztiei.

Eta agertzeko dauden zenbakietako bat baduzue, mugi lehenbailehen!