Berriak
‘Ahobizi’ eta ‘Belarriprest’ bisitan izan ditugu Elgetan
Barikuan emango diogu hasiera Euskaraldiari eta Ahobizi eta Belarriprest bisitan izan dira gaur herrian. Herriko txoko askotan izan dira, eta ikusi dute elgetar ugarik egin dutela bat Euskaraldiarekin. Esan dute Euskaraldia ariketa serioa dela eta komeni dela...
Elgetako ahobizi-ek eta belarriprest-ek liburutegian jaso ditzakete Euskaraldiko txapak
Domekan hasi ginen txapak banatzen eta Elgetako 120 ahobizi eta belarriprest pasa ziren Ozkarbipean ipini genuen mahaitik. Oraindik, ordea, txapa asko daude banatzeko eta udal liburutegiaren bitartez egingo dugu banaketa herrian. Hala, hauxe duzue txapak jasotzeko...
Euskaraldiko haize berria izan dugu gaur Elgetan
Pozik gaude elgetarrengandik gaur jasotako erantzunarekin. Eguerdi aldera ipini dugu mahaia Ozkarbipean eta asko izan zarete bertaraino gerturatu zaretenak. Batzuk Euskaraldiko txapa jasotzera etorri zarete eta esan beharra dago 75 bat banatu ditugula. Izen-emateetan...
Bagoaz banatzen Euskaraldiaren aldeko zozketako sariak
Elgetako Euskaraldia batzordeak antolatuko dituen ekintzak finantzatzeko martxan jarritako zozketako sarituak badoaz agertzen. Herriko ostalari, dendari eta askotariko establezimenduen laguntzarekin antolatu den zozketak emaitza onak eman ditu, eta orain babesleek...
Euskaraldia batzordeak antolatutako zozketak baditu irabazleak
Elgetako hamaika komertzio eta establezimenduri esker Euskaraldia batzordeak antolatutako zozketak baditu irabazleak. Atzo egin genuen zozketa eta sarituek urriaren 28ra arteko epea dute txartelak aurkezteko. Epe horretatik aurrera ordezko zenbaki sarituek azaroaren...
Hiru minutuko azalpena Euskaraldia zer den eta zertarako den ulertzeko
Elgetan ere martxan dugu izen-ematea eta Ahobizi edo Belarriprest rolak aukeratzeko unea da. Bideo labur honek erabakia hartzen lagunduko dizu!
Ahodun loreak eta belarridun tximeletak Euskaraldiaren horma-irudian, Elgetan
Arrasateko Muralart taldeko kideek gaur amaitu dute Udalaren enkarguz Torrealdean egindako horma-irudia. Astelehenean ekin zioten lanari, eta ahodun loreen eta belarridun tximeleten artean nabarmentzen dira Ahobizi eta Belarriprest hitzak. Euskaraldia ere irakur...
Erosi zuk ere Euskaraldiaren alde Elgetan antolatu den zozketarako txartelak
Urriaren 9an hamaika sari eder zozketatuko ditugu; izan ere, Elgetako hamaika komertziok, ostalarik eta establezimenduk emandako sariei esker Euskaraldiko ekintzak ordaintzea errazagoa izango da. Eskerrik asko, beraz, Bolatoki jatetxeari, Elgetako liburutegiari,...
Kike Amonarriz: “Elgetan daukazuen egoera leku gutxitan ematen da”
Herrian izan genuen, atzo, Kike Amonarriz soziolinguista eta aurkezle tolosarra. Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean egitekoa den hizkuntza ariketaren inguruneaz egin zuen berba, eta argi hitz egin zuen. Euskaraldia euskaraz gehiago egiteko egitasmo praktiko bat...
Euskaraldia martxa hartzen ari da Debagoienean
Irailaren 20an zabalduko da Euskaraldian izena emateko epea. Debagoieneko Euskaraldia batzordeetan lanean dihardute informazioa zabaltzeko eta herritarrak parte hartzera animatzeko. Arrasateko Euskaraldia batzordeko Iker Agirrek eta Eskoriatzako Euskaraldia batzordeko...