Zapatuan ospatuko dugu Euskaltzaleen Eguna, Elgetan. Duela bi urte moduan Euskararen Soka, bazkaria eta erromeria izan ditugu beste batzuen artean. Bazkarirako txartelak salgai daude Julian Markiegiren kioskoan (helduak) zein El Rincon de Lola tabernan (umeak). Ez gelditu barik!

Euskararen Soka egiteko soka zatiak ere banatzen hasita gaude. Ozkarbipean banatu genituen barikuan, eta eskolara ere eraman ditugu aste honetan. Nork berea behar du, beraz eskatu.

Elkarrekin egun eder bat pasatzeko asmoz gara. Duela bi urte herritar askok egin zuten bat ekimenarekin. Gogora ekartzeko ondorengo bideoa (klikatu bideoa hitza) prestatu dugu.

Animatu aurten ere! Euskaraldia izango dugu protagonista nagusi oraingo honetan Elgetako Euskaltzaleen Egunean.