Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6333

Warning: "continue" targeting switch is equivalent to "break". Did you mean to use "continue 2"? in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-content/themes/divi/includes/builder/functions.php on line 5536
Elgetako ahobizi-ek eta belarriprest-ek liburutegian jaso ditzakete Euskaraldiko txapak | Elgeta

Domekan hasi ginen txapak banatzen eta Elgetako 120 ahobizi eta belarriprest pasa ziren Ozkarbipean ipini genuen mahaitik. Oraindik, ordea, txapa asko daude banatzeko eta udal liburutegiaren bitartez egingo dugu banaketa herrian.

Hala, hauxe duzue txapak jasotzeko udal liburutegiaren ordutegia:

  • astelehenetik eguenera bitartean, 16:30etik 20:00etara.
  • barikuetan eta jai bezperetan, 14:30etik 17:30era.

Domeka goizean ere ipiniko dugu mahaia plaza inguruan. Orduan ere txapak jaso eta Euskaraldian izena emateko aukera izango da.

Edozein zalantza duzuela hauxe da Elgetako euskaraldia batzordearen kontaktua: elgeta@euskaraldia.eus