Warning: fopen(/home/aixerrot/public_html/euskaraldia.eus/wp-content/plugins/weekly-class/weekly-class.php): failed to open stream: No such file or directory in /home/customer/www/euskaraldia.eus/public_html/wp-includes/functions.php on line 6111
Elgetako Euskaraldia batzordea gaur elkartuko da | Elgeta

Abuztuko etenaldiaren ostean gaur, irailak 4, elkartuko da berriz ere Elgetako Euskaraldia batzordea.

Badator izen-emate kanpaina eta horrekin batera Euskaraldia girotzeko hainbat egitasmo ditugu esku artean. Horiei guztiei forma emateko batzarra egingo dugu gaurkoan.

Euskarak eta Euskaraldiak denon laguntza behar du, beraz animatzen bazara ongi etorria izango zara.

Ozkarbi elkartean egingo dugu batzarra, 20:00etan.