Pozik gaude elgetarrengandik gaur jasotako erantzunarekin. Eguerdi aldera ipini dugu mahaia Ozkarbipean eta asko izan zarete bertaraino gerturatu zaretenak. Batzuk Euskaraldiko txapa jasotzera etorri zarete eta esan beharra dago 75 bat banatu ditugula.

Izen-emateetan ere izan da mugimendua. 26 ahobizi eta 7 belarriprest berri daude dagoeneko Elgetako zerrendan. Garrantzitsua da rolak ondo bereiztea eta nork zein konpromiso hartzen duen ondo ulertzea. Saiatu gara horretan ere gaurkoan!

Gure ohiturak aztertu eta euskarari ekingo diogu denon artean eta ingurukoei erakutsiko diegu zein aukera egiten dugun! Eman pausoa!

Elgetan, dagoeneko, bagara 209 (183 ahobizi eta 26 belarriprest)

Izen-emateak zabalik jarraitzen du Elgetako liburutegian zein udaletxean. Noski, baita ere, Euskaraldia.eus webgunean.