Intranet > Iragarki-taula >

Herrien izen-ematea zabalik

Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimenean parte hartzeko herrien izen-ematea zabalik dago. Urtarrilaren 23tik apirilak 8ra arte www.elgeta.euskaraldia.eus webgunearen bitartez eman ahalko dute izena. Parte hartzea bermatzeko formularioa bete beharko dute.

Herriko euskalgintzako eragileak (udaleko euskara saila, euskaltzaleen elkartea, euskaltegia, euskaltzale norbanakoak eta abar) elkarlanean aritzea da ekimena eraginkorra ezinbesteko ezaugarria, eta, izena eman aurretik, elkarlan hori martxan izatea proposatzen dizuegu.
Euskaraldia auzoan, herrian zein eskualdean antolatu daiteke. Are gehiago, herri txikien kasuan, interesgarria izan liteke eskualde gisa aritzea eta indarrak batzea. Bakoitzaren eremuan modu egokienean koordinatzea da helburua.

Herriren batean Euskaraldia, 11 egun euskaraz ekimena antolatzeko baldintza egokirik ez baldin badago, entitate gisa izena emateko aukera irekia da hau. Herriren batek tarte horretan aktibazioa burutzeko arazorik baldin badu idatzi, mesedez, info@elgeta.euskaraldia.eus helbidera.

Herriak martxan jartzeko garaia da. Herritarren izen ematea irailean irekiko da, orduan, belarriprest edo ahobizi figuren bitartezko parte hartzea definitu ahalko dute. Behin izen ematea burutu denean Euskaraldia lantaldeko kide bat herriko ordezkariarekin harremanetan jarriko da.